k
u
l
t
u
r

Promesen testura, Asiako argazkigintza garaikidearen erakusketa

compartir


Promesen testura erakusketa aurkeztu da Kutxa Kultur Artegunean. Erakusketak argazkia bitarteko gisa baliatzen duten Asiako zortzi artista garaikideren lanera hurbitzen gaitu:

Gao Bo, Sukanya Ghosh, Takahiro Mizushima, Weixin Chong, Wang Juyan, JI Zhou, Woong Soak Teng y Bohnchang Koo.

Alejandro Castellote komisarioak zortzi artisten lanetan oinarrituta eraiki du erakusketa-diskurtsoa. Artiston lanak oso desberdinak dira batzuk besteetatik, bai edukian bai forman, baina oso abiapuntu interesagarria dira sortaldeko artean sakontzen hasteko. Izan ere, erakusketaren izenburuak adierazten duen bezala, argazkiek «promesak» egiten dizkigute, baina irudietan arakatu eta murgildu beharra dago haien benetako esanahia argitzeko.

2022ko azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 19ra

Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00 | Abenduaren 5ean, astelehena, irekita egongo da.

— Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦  kutxakulturartegunea.eus

Sarrera librea

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color