Azterlan Historikoen Aldizkarirako artikuluen aurkezpena
- 2022/11/07(e)an argitaratuta
- Argitalpenak
- Berriak
Badira 55 urte Buletinaren lehen alea argitaratu zela 1967an, Historia Donostiarreko Dr. Camino Taldearen eskutik, Baskongadaren eta Donostiako Aurrezki Kutxaren babesean.
Urteko lehen seihilekoan argitaratzen da Buletina, eta maiatzean edo ekainean aurkezten da. Horregatik, lanak aurkezteko epea urte bakoitzeko otsailaren 15ean bukatuko da.
Artikuloak telematikoki aurkeztuko dira, Kutxa Fundazioaren web orriaren bidez. Ikerlan atalera aurkeztutako artikuloek ezingo dute pertsona egileen izena eduki, modu anonimoan ebaluatuak izango bait dira. Miszelanea eta Ohar atalera aurkeztutako lanetan, ordea, izena jarri beharko da.
Rosa Ayerbe da Buletinaren zuzendaria, eta berrikuntza gisa, Erredakzio Kontseilu bat osatu dugu, Álvaro Aragónek (UPV/EHUkoa), José Ángel Achónek (Deustukoa), Pedro Berriochoak (Bascongadakoa) eta Iker Echeberriak (Miguel de Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartekoa) osatua. Kutxa Fundazioak Buletinaren Idazkaritza lanak egiten ditu.
Aldizkariaren oinarriak eguneratu ditugu, eta, horretarako, argitalpen-arau batzuk jarri ditugu. Arau horiek hemen kontsulta daitezke.
Aldaketa horien helburua da Buletina erakargarriagoa egitea eta maila akademiko haundiagoa ematea, idazten duzuenak mantendu eta idazle berriak erakarriz, baita ikasleak edo doktoregaiak ere.
Azken eguna: 2023ko otsailaren 15a