Seigarren urtez jarraian, Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxakultur fundazioarekin lankidetzan, “Qué sabemos de…” zikloa aurkeztu du Donostian. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta Zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu hizlari.
Jasan dugun eta gainditzen ari garen pandemiak agerian utzi du zientziaren garrantzia, eta horrekin batera, zientifikoki garatuta dagoen gizarte bat izateko beharra. Horregatik, betiko ilusio berarekin, edizio hau aurkezten dugu, etorkizuna eraldatzeko orainari forma ematen ari zaion puntako zientziarekin 4 hitzordu eginez.
Azaroak 04 | El futuro del microbioma en la salud y la enfermedad (+) — Hitzaldia Materialen Fisika Zentroan, 19:00etan: Azaroak 25 | El oro y la neurotecnología |
Hitzaldi guztiek sarrera librea dute, leku-kopurua bete arte.