k
u
l
t
u
r

Irabazleak | 56. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

compartir


Gaur Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinarazi dira eta 56. edizioko irabazleak ezagutu dira.

<< Gaztelaniazko kontakizun-liburua:
Fernando Villamía Ugarte (Gasteiz). Obra: Dioses de quince años

<< Gaztelaniazko antzerkia:
María Eugenia Salaverri García (Bilbo). Obra: Lejos de Cafarnaúm

<< Euskarazko kontakizun-liburua:
Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun). Obra: Haragizko mamuak

<< Euskarazko antzerkia:
Iñaki Cid Larrea (Donostia). Obra: Behin batean Loiolan

Edizio honetan parte-hartzearen markak berriro hautsi dira eta 862 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Lau modalitateetako bakoitza erabaki duten epaimahaiak honako hauek izan dira:

  • Gaztelaniazko antzerkia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo, Ane Gabarain, Fernando Bernués eta Isidoro Fernández.
  • Euskarazko antzerkia: Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Dorleta Urretabizkaia.
  • Gaztelaniazko kontakizun-liburua: Luisa Etxenike, Marcelo Luján, Ángel Basanta eta Espido Freire.
  • Euskarazko kontakizun-liburua: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Jon Kortazar Uriarte.
Ekitaldia gaur egin da 13:00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Aldarrikapen-ekitaldiaren ondoren, Marcelo Luján-ek, kontakizun-liburuaren modalitateko epaimahaiko kideak, hitz batzuk esan ditu Fernando Marías-en oroimenez –irudian-, 2016. urtetik epaimahai berdinaren kide, aurtengo otsailean hil zen arte.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro, garaikurra eta obraren edizioa eta argitalpena dira.


Argazkilaria: Santiago Farizano (irabazleen aldarrikapenaren irudiak):

Ander Aizpurua

Mikel Insausti

Jon Kortazar

Luisa Etxenike

Jon Insausti

Publikoa

Ander Aizpurua, Mikel Insausti

Marcelo Luján

Eneko Olasagasti, Mikel Insausti

Ainhoa Arruabarrena

José Antonio Vitoria

Joseba Salegi

Norka Chiapusso

Arantza Urkia, Mikel Insausti


Sari hauek datorren azaroaren 19an Donostiako Principal Antzokian egingo den jaialdian emango zaizkie irabazleei.

Informazio gehiago / Palmaresa 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color