k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Modako diseinatzaileak Cristóbal Balenciaga Museoan

compartir


Kutxa Kultur Moda programako egoiliarrak berriro egongo dira udan Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Horretarako, erakusketa- eta salmenta-gune bat jarriko da museoan, merkataritza-eremuaren barruan. Gune hori “Kutxa Kultur Moda diseinatzailearen txokoa” izango da, eta programa zein bere egoilarrak ikusaraziko ditu.

Diseinatzaileak beren standean egongo dira larunbat eta igandetan (11:00-14:00 / 15:00-19:00), jendeari harrera egiteko eta haien diseinuak eta proiektua azaltzeko.

Egutegia:
Uztailak 30 – 31 | NEELA Asteburu osoan zehar Carla Sanz diseinatzailearen lana ezagutu ahal izango dugu bere Neela markarekin, itsasoarekin eta naturarekin lotura sakona duen marka femeninoa.
Abuztuak 06 – 07 | OKSANA LOBAS ZAYATS Asteburuan, Oksana Lobas Zayats diseinatzaile ukrainarraren lana ezagutuko dugu. Oso aberatsa da brodatuetan, kulturen arteko zubia egiten.
Abuztuak 13 – 14 | AKUKUNA DIY Sonia Cepa diseinatzailearen lana ezagutu ahal izango dugu bere Akukuna markarekin, non berak patroi digitalak eskeintzen ditu, guk geuk etxean deskargatu, imprimatu eta josteko.
Abuztuak 20 – 21 | URAL Jon Alkain diseinatzaileak bere Ural markarekin egiten duen lana ezagutuko dugu. Marka horrek ageno-arropa eta jantzi ireki eta librea sustatzen ditu.
Abuztuak 27 – 28 | URDAI Irantzu Urdangarin diseinatzailearen lana URDAI markarekin ezagutu ahal izango dugu, moda jasangarriaren barruan alternatiba ausartago eta garaikideago gisa sortzen den marka.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color