33. Gazteen Antzerki Topaketan 24 antzezlan aurkeztuko dira

- 2022/05/03(e)an argitaratuta
- #izanezberdin
- Plaza
Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 33. edizio honetan Donostia Kultura eta Kutxa Kulturekin batera aritu da elkarlanean.
33. Gazteen Antzerki Topaketan 24 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 16tik ekainaren 15era.
14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute; hala nola, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Kultur Kluba edota Kontadores.
Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.
Sari banaketa ekainaren 18an izango da, 12:00etan, Kutxa Kultur Plazan.
Informazio gehiago HEMEN