Kutxa Fundazioa-Gordailua beka berria, 30.000 euro eta 12.000 franko suitzarrez hornitua, jarri dute abian Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin lankidetzan.
Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren helburua kontserbazio eta zaharberritzearen arloan prestakuntzan eta ikerketa sustatzen laguntzea da, eta, bereziki, arte ederrei eta beste kultura-ondasun batzuei buruzko kontserbazio- eta zaharberritze-jardunbideetan parametro jasangarriak ezartzen laguntzea. Honi dagokionez, Harkaitz Millan Kultura diputatuak nabarmendu duenez, “ondare historikoa ulertzeko modu berriak bilatzea, irekiagoak eta pluralagoak, Gordailuaren helburuaren parte da”.
Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren deialdirako oinarriak
Oinarriak deskargatu (pdf-an)
Eskatzeko epea: 2022ko maiatzaren 2tik (9:00etan) maiatzaren 22ra arte (14:00etan).