k
u
l
t
u
r

Zuzeneko artea | Vanessa Mata da Silva “Let there be Dragons”

  • 2022/03/08(e)an argitaratuta
  • Artea

compartir


Vanessa Mata da Silva marrazkilari, ilustratzaile eta, batzuetan, ikus-entzunezkoen amorratua da, eta Donostian bizi da. Bere marrazki bakoitzean ukitu magiko, mugimendu, istorio bat dago. Bere artearekin eta irudiekin, askotan ahazten dugun mundu batera eraman nahi gaitu Vanessak, fantasiazko, ametsetako, gure ustez ezinezko eta imajinaezinak diren eta gureaz haragoko errealitateak badirela sentiarazten diguten gauza guzti horien mundu batera.

Martxoan, erakutsiko dituen lan batzuk ikusi ahal izango ditugu, baita bere egunkari grafikoak ere. Mundu fantastiko horiek sortzeko prozesua ikusi ahal izango dugu, pintura, marrazki tradizional edo arte digitalarekin berarekin.


Harremanetarako: bluejayartwork@gmail.com | @reddragonartwork+34 605 664 204

2022KO MARTXOAREN 1ETIK 31RA

Astearte, asteazken eta ostegunetan | 17:30 – 20:30
Larunbat eta igandeetan | 16:00 – 19:00

Sarrera doan, leku-kopurua bete arte

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color