Onintza Etxebesteren Baserri hedatua argitalpenaren aurkezpena

- 2022/03/17(e)an argitaratuta
- Argitalpenak
- Berriak
Onintza Etxebeste Lirasen (1993) Baserri hedatua argitalpena aurkeztuko du Kutxa Fundazioak. Egileak zabaldu egin du baserria, haren geruzak eta atalak banan-bana hedatu ditu, etxea mota askotako egintzetara ireki arte. Horrela, harreman sareak ehundu ez ezik, esanahi berriak proposatu ditu, are probokatu ere, performance sorta baten bidez. Aurkezpena martxoaren 18an, 19:00etan izango da, Kutxa Kultur-en, euskaraz.