k
u
l
t
u
r

XXXIII. Gazteen Antzerki Topaketa 2022

compartir


Udaleko Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturapen laguntzarekin, XXXIII. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu  du, eta maiatzean eta ekainean izango da.

Helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai antzezle, bai sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), eta baita ikusle moduan ere, era horretan antzerkira joateko ohitura bultzatuz eta kultur ekitaldi horiekin gozatzea sustatuz.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita haien kultur ekoizpenaren zabalpena bultzatzeko ere.

Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte.

  • Talde ez-profesionala izatea.

  • Partaideen adina 14 eta 30 urte artekoa izatea.

XXXIII. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute, eta antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, 2022ko martxoaren 11 baino lehen gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidalita.

Parte hartzeko oinarriak, izena emateko inprimakiak eta bestelako informazio gehigarria HEMEN

Donostia Gazteria
Agirre Miramón kalea, 4
20002 Donostia

T: 943481909 | @DssGazteria

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color