k
u
l
t
u
r

Katapulta Tour Gipuzkoa. Zirkuitua 2022 | Deialdia irekita

compartir


Gipuzkoa Foru Aldundiaren “Katapulta Tour Gipuzkoa” programak deialdi bat ireki du 2022an zehar Gipuzkoan “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022” zirkuituan egingo diren musikako eta formatu txikiko arte ezenikoetako emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kulturren kolaborazioarekin. Programa Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du eta Donostia Kulturaren partehartzea dauka Donostiako Jazzaldiaren bitartez.

Zirkuituaren helburuak hurrengoak dira: Musikaren eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta horiek bultzatzea -bereziki gazteak-eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta antolatzaileei babesa ematen.

👉 Izen-emateak: Urtarrilak 7tik 27arte.
🖊 Hurrengo estekan izen-emateak eta informazio guztia: Izen-emateak

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color