k
u
l
t
u
r

2022ko Jazzaldia: abian dira tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak

compartir


57 Jazzaldia 2022ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin.Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Aurten aurkeztu diren 41 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 57 Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Emanaldiak Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran kokatua) eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira:

  • Kutxa Kultur Kluba: sarrerak eskuragarri: 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
  • Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color