k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gelak 21/22 | udaberriko jarduerak | programazioa kontsultatu

compartir


Izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 10ra arte zabalduko ez den arren, Kutxa Kultur Gelen datorren denboraldirako programazio kontsulta daiteke hemen.

Pandemiaren ondoren sortutako agertoki berria dela eta, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriei zorrotz jarraituz gauzatuko da programa. COVID-19aren transmisioa ahal den neurrian saihesteko hartutako neurriak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Programa honetan hainbat esparrutan arte eta kultur trebetasunak garatzeko parte hartzeko ikastaroak daude, tokiko artistekin egindako topaketekin osatzen direnak; tokiko artista eta ekintzaileek emandako tailerrak; horietan, sormen-esperientziak eta -prozesuak partekatzeaz gain, artisten eta herritarren artean komunitatea sortzea sustatzen da; sektoreko pertsona ospetsuekin topaketak, haien ezagutza eta esperientziak parte-hartzaileekin partekatzeko; historia, arte, zientzia eta gaurkotasunari buruzko hitzaldiak eta zikloak, parte hartzeko formatuetan; bisitaldi gidatuak, edukiera mugatua dutenak gure ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko.

Halaber, eta ikastaroen programazioaren barruan, Gaztedi zigiluarekin, haur eta familientzako tailerrak aurkeztuko dira, eta #izanezberdin programaren barruan nerabeentzako tailerrak eta ekitaldiak sartzen dira.

Aurten ez da liburuxkarik izango.

IZEN-EMATEA: URTARRILAREN 10EAN, 12:00ETATIK AURRERA

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color