k
u
l
t
u
r

II. Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia

compartir


Zer da hobeto pentsatzea? Zertarako balio ahal dit nire pentsamenduaren gaitasunak garatzeak? Jaiotzetikoa dugu hausnarketarako gaitasuna, munduari buruz, besteei buruz edota gure buruari buruz galderak egiteko joera. Berezkoa izanda ere, entrenamenduak gure gaitasunak hobetzen lagundu dezake.

Filosofia autore eta teoria sorta bat baino askoz gehiago dela uste dugu. Filosofia ikasteaz gain, filosofia egitea guztion esku dagoela uste dugu. Jaialdi honen helburua ume zein helduentzat den “Haurrentzako Filosofia” korrontea ezagutaraztea da. Ez duzu aldez aurretiko jakintzarik behar; ausartu zaitez pentsatzera, pentsamenduarekin jolastera. Ongi etorri galderen mundura!

Noiz: 2022ko urtarrilaren 2a, igandea (bertan behera)
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Doako izen-ematea

Programa:

10:00 | Antzerkitik abiatuta haur filosofia tailerra. Hizkuntza: euskara.
11:30 | “Haurrentzako filosofia hezkuntza formal eta ez-formalean” hitzaldia. Norentzat: helduak. Hizkuntza: gaztelania.
11:30 | Ibilaldia peripatetikoa. Norentzat: haurrak. Hizkuntza: euskara.
16:00 | Film laburrekin elkarrizketa filosofiko tailerra. Norentzat: helduak. Hizkuntza: gaztelania.
16:00 | Yogatik abiatutako haur filosofia tailerra. Norentzat: haurrak. Hizkuntza: euskara.
18:00 | “Haurtzaroan eta nerabezaroan begirada filosofikoa heztea” hitzaldia + Mahai-ingurua Jordi Nomen, Mª del Carmen Liso eta Graciela Sanzekin. Norentzat: helduak. Hizkuntza: gaztelania.
18:00 | Haurrentzako filosofia tailer sorpresa. Hizkuntza: euskara.

10:00 | Antzerkitik abiatuta haur filosofia tailerra

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer honetan aurreiritziei buruzko hausnarketa egingo dugu antzezlan txiki batetik abiatuta. Hamaika kutixi filosofikoren obretako batetik abiatuta, haurrentzako filosofiako ipuinen euskarazko lehen bilduma, sinesmenen eta ziurtasunen artean mugitzeko aprobetxatuko dugu. Hausnarketa filosofikorako motibazioa piztuko dugu, galderak bota eta jasoko ditugu. Pentsatzera jolastuko gara!

Izen-ematea doan, HEMEN

11:30 | Ibilaldia peripatetikoa

Norentzat: haurrak
Peripatetiko hitzak paseoari egiten dio erreferentzia; izan ere, antzinako filosofo grekoetatik zabaldu zen oinez ibiltzea hausnartzeko modurik onena delako ideia. Gu bat gatoz horrekin, eta ekuazioan bidetik topatzen duguna gehitu nahi diogu. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer honetan, espazioak eskaintzen digunetik abiatuta ibili eta pentsatuko dugu. Aurrera!

Hizkuntza: euskara.

Izen-ematea doan, HEMEN

11:30 | “Haurrentzako filosofia hezkuntza formal eta ez-formalean” hitzaldia

Helduei zuzendutako saio honetan, gonbidatutako bi hizlarik Ejea de los Caballeroseko (Aragoi) eskola publiko oso batean metodologia nola txertatu duten kontatuko digute. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza biltzen dituen proiektu honek, “Mejora tu escuela pública” elkartearen “Magister” saria jaso zuen 2020an. Ondoren, Jakinmin elkartetik, 2017tik eremu ez-formalean egiten ari garen lana azalduko dugu.

Hizkuntza: gaztelania | Izen-ematea doan, HEMEN

 

16:00 | Film laburrekin elkarrizketa filosofiko tailerra

Helduei zuzendutako tailer honetan, Kutxa Kulturren garatzen ari garen zine-forum filosofikoaren harira, elkarrizketa filosofikoaren bidez hausnartzeko erabiliko dugu zinema. Film labur batetik abiatuta, giza harremanei buruz pentsatuko dugu, bereziki familia-harremanei buruz. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak enigma konplexua dira, eta argi pixka bat jartzen saiatuko gara.

Hizkuntza: gaztelania

Izen-ematea doan, HEMEN

16:00 | Yogatik abiatutako haur filosofia tailerra

Tailer honetan hausnarketa filosofikoari helduko diogu, yogatik abiatuta. Gorputza eta emozioak tradizioz baztertutako bi faktore izan dira filosofiaren historian. Haurrentzako filosofian, dinamika hori eten nahi dugu, eta aurtengo jaialdian hori erakusteko asmoa dugu. Gorputzaren eta emozioen jorratzetik abiatutako jarduera baten bidez, bi gai horiei buruz geure buruari galderak egingo dizkiogu eta galdera hauei buruz hausnartuko dugu.

Hizkuntza: euskara.

Izen-ematea doan, HEMEN

18:00 | “Haurtzaroan eta nerabezaroan begirada filosofikoa heztea” hitzaldia + Mahai-ingurua Jordi Nomen, Mª del Carmen Liso eta Graciela Sanzekin

Jaialdia gune nagusian itxiko duen saio honetan, irakaslea, haurrentzako filosofian aditua eta azken urteotan Estatu mailan gai honetan erreferentzia bat bihurtu diren hainbat liburuen idazlea den Jordi Nomenekin hitzegingo dugu. Jardueraren bigarren zatia, bera eta beste aditu batzuekin egingo dugun mahai-inguru bati eskainiko diogu. Hizlari guzti hauekin espero dugu egunari amaiera borobila ematea.

Norentzat: helduak.
Hizkuntza: gaztelania.

Izen-ematea doan, HEMEN

18:00 | Haurrentzako filosofia tailer sorpresa

Eguneko azken tailer honetarako sorpresa faktorea gordetzen dugu, jakin-mina zabaltzen duen eta duela bi mila urte baino gehiago filosofia bera sortu zuen elementu sekretua. Aurreko tailerretan bezala, adina 6 eta 12 urte artekoa da, eta parte-hartzaile kopuru handia badago, bi taldetan banatuko ditugu. Beti bezala, dibertsioa eta hausnarketa bermatuta daude, kasu honetan txikienentzat jaiaren amaiera izango den honetan.

Hizkuntza: euskara.

Izen-ematea doan, HEMEN

 

 

Covid jarduera-protokoloa (ikusi hemen)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color