Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da “Hitzak Zaindari”.
Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu zituzten kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.
Gipuzkoan burutu dugu, herriz herri ibili gara. Orain, egitasmo honen bukaerara iritsi gara. “Zaintzadan” ikuskizunarekin eman genion hasiera proeiktuari Donostian, eta, kantuz… amaituko dugu Alkizan.