k
u
l
t
u
r

Gipuzkoan 2022rako gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen deialdia

  • 2021/11/04(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Kutxa Fundazioak argitara ematen du Gipuzkoan irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek 2022an gauzatu nahi dituzten gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen deialdi irekia, aurten aldaketak eta berritasunak dituena.

Laguntza horien egoera aztertu ondoren, eta horien helburua Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriarekin bat etor dadin, deialdi honetarako planteamendua bi helburutan oinarrituko da: batetik, Kutxa Fundazioak egiten duen ahalegin ekonomikoaren eta kudeaketa-ahaleginaren eragin edo inpaktua handitzea; eta, bestetik, erakundeei laguntza espezifikoagoa ematea, beraien profilaren eta garatzen duten jarduera-tipologiaren arabera.

Hemendik aurrera, bi deialdi egingo dira:  bata, gizarte- eta/edo kultura-ekintza bultzatzeko, eta, bestea, 2022ko martxoan, gizarte-berrikuntzarako proiektu edo aliantzetara zuzendua.

Eskaerak Kutxa Fundazioaren (kutxa.eus) webgunean dagoen atari pribatuaren bidez tramitatuko dira.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color