Kutxa Fundazioak bere eredua eraldatuko du, Gipuzkoaren aurrerabidean indartsuago bultzatzeko

- 2021/10/29(e)an argitaratuta
- Berriak
-
Bere eragin-, kudeaketa- eta antolaketa-eredua birformulatuko du, Gipuzkoarekin duen konpromisoa berritzeko eta gizarte bidezkoago, sortzaileago eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko, pentsamendu kritikoan eta konpromiso kolektiboan oinarrituta.
-
Kutxa Fundazioaren gune berri bat sustatuko du Tabakaleran, diziplinarteko ezagutzarako gune bat, eta bertatik egituratuko du bere kultura-, zientzia- eta hezkuntza-eskaintza berria, Gipuzkoako gizartearen premiekin hobeto konektatzeko.
-
Kutxa Fundazioak urtero 20 M€ bideratzen ditu Gipuzkoako gizarte osoari zuzendutako ekimen eta proiektuetara.