Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien Banaketa Ekitaldia (50. urteurrena)

- 2021/10/28(e)an argitaratuta
- Argitalpenak
- Berriak
Tradizioari jarraiki, 44 edizioren ondoren, Irun Kutxa Literatura Sarien egoitza izango da berriro azaroaren 26ean. Sari horiek gaztelaniaz zein euskaraz idatzitako poesia eta eleberri modalitateko lan original eta argitaragabeei ematen zaizkie. Nazioartean oihartzuna eta aurrekaririk gabeko parte-hartze historiko baten ostean, Amaia KZ antzokian ospatuko den gala musikaren, dantzaren, interpretazioaren eta literaturaren arteko elkarrizketa bihurtuko da. Diziplina horietako tokiko talentuak izango ditugu oholtzan (Iñaki Salvador pianoan, María Berasarte ahotsean, Maialen Urdapilleta dantzan, Irungo Iga abesbatza, Maitena Salinas aurkezpen eta dramatizazioan, Fanny Alonso: Maitena Salinasen jantziak).
Aurten, gainera, mende erdia bete da sariak ematen hasi zirenetik. Hori dela eta, emozioz betetako Gala bat izango da. Bertan Antonio Colinas poetari omenaldia egingo zaio, Irun Hiriko Kutxa Poesia saria jaso zuena 1970 urtean bere lehen edizioan, eta Xabier Leteri keinu postumo bat egingo zaio, 1980ko euskarazko Poesia saria irabazi bait zuen.
Hauek dira irabazleak eta beraien lanak:
-
David Monthiel (Cádiz) | izenburua: Historia provincial de la infamia, gaztelaniazko eleberrian.
-
Pablo Luque Pinilla (Majadahonda) | izenburua: Greenwich, gaztelaniazko olerkian.
-
Alaine Agirre Garmendia (Astigarraga) | izenburua: Karena, euskarazko eleberrian.
-
Leire Vargas Nieto (Durango) | izenburua: Dena ametsa den irudipena, euskarazko olerkian.
+ IRUN HIRIKO KUTXA LITERATURA SARIAK