k
u
l
t
u
r

Bego Antónek mundu fantastiko eta erreal batera eramango gaitu bere argazkien bidez

compartir


Kutxa Kultur Arteguneak “Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk” erakusketa aurkezten du. Erakusketak Bego Antón (Bilbo, 1983) artistaren lau proiektu biltzen ditu, gure begietara exotikoak, minoritarioak edo ia arauz kanpokoak diren istorioak, munduak eta jarduerak ezagutzera ematen dituztenak.

Kutxa Kultur Artegunean `Bego Antón. Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk´ erakusketa, 2021eko urriaren 29tik 2022ko otsailaren 13ra arte ikusgai egongo da.

GEHIAGO IRAKURRI

2021eko urriaren 29tik 2022ko otsailaren 13ra

Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00

Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

Familia-lantegiak igandeetan.

Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦  kutxakulturartegunea.eus

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color