Kutxa Kultur Gelen datorren ikasturterako programazio kontsulta daiteke hemen.
Izena emateko epea irailaren 13an hasiko da.
Pandemiaren ondoren sortutako agertoki berria dela eta, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriei zorrotz jarraituz gauzatuko da programa. COVID-19aren transmisioa ahal den neurrian saihesteko hartutako neurriak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
Programa honetan hainbat esparrutan arte eta kultur trebetasunak garatzeko parte hartzeko ikastaroak daude, tokiko artistekin egindako topaketekin osatzen direnak; tokiko artista eta ekintzaileek emandako tailerrak; horietan, sormen-esperientziak eta -prozesuak partekatzeaz gain, artisten eta herritarren artean komunitatea sortzea sustatzen da; sektoreko pertsona ospetsuekin topaketak, haien ezagutza eta esperientziak parte-hartzaileekin partekatzeko; historia, arte, zientzia eta gaurkotasunari buruzko hitzaldiak eta zikloak, parte hartzeko formatuetan; bisitaldi gidatuak, edukiera mugatua dutenak gure ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko.
Halaber, eta ikastaroen programazioaren barruan, Gaztedi zigiluarekin, haur eta familientzako tailerrak aurkeztuko dira, eta #izanezberdin programaren barruan nerabeentzako tailerrak eta ekitaldiak sartzen dira.
Aurten ez da liburuxkarik izango.