k
u
l
t
u
r

Irailaren 3an zabalduko da Kutxa Kultur Musika 2022ko egonaldietarako epea

  • 2021/09/02(e)an argitaratuta
  • Musika

compartir


Martín de Marte eta Mugan taldeak, Ramona’s First Evil Boyfriend bikoteak eta Sara Azurza, Blanquita Carraquela eta J. Largo bakarlariak, parte hartu ondoren aurreko edizioan, Kutxa Kultur Musikak berriro ireki ditu musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko aukera. Egonaldi hauek, 2011n sortu ziren, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioaz.

Deialdi berri honetan Gipuzkoako edo Gipuzkoan bizi diren talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute. Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak.

Izena emateko epea irailaren 3tik urriaren 12ra arte izango da.


Deialdia eta izena emateko orria

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color