k
u
l
t
u
r

Zine-Forum filosofikoa | erreserbatu zure sarrera

compartir


Hau ez da Zine-Forum bat, ez eta elkarrizketa filosofiko tailer bat. Hau Zine-Forum filosofiko bat da, bien arteko nahasketa proposamen bat.

Eta zer da Zine-Forum filosofiko bat? Aukeratutako filme sorta batetik abiatuta, problematikoak diren gai batzuei buruzko elkarrizketa filosofikoak planteatzen dituen jarduera. Pelikulak gure adimena martxan jartzen duten kliskagailuak izango dira, auzia bere konplexutasunean mahai gainean jartzeko modua. Gidatutako elkarrizketa filosofikoa izango da bidea ondoren, gaian murgildu eta hausnarketa kooperatibo bat egiteko giltza.

Filosofia akademikoaren adar tradizionaletatik pixkat aldenduz, egunerokotasunean murgilduko gara proposatzen ditugun filmeen eskutik. Tematika hauetara hurbiltzeko moduan topatuko dugu ordea gure jardueraren alderdi filosofikoa. Film bakoitzaren ostean, ordu beteko elkarrizketa gidatua egingo dugu, beti ere parte hartzaileen interesetatik abiatuta. Konbentzituta gaude filosofia egitea ez dela gaien kontu bat, baizik eta gaia jorratzeko moduarekin lotuta dagoen zerbait dela.

Filmeetaz eta elkarrizketaz gozatzea da jardueraren helburu nagusia noski. Baina filosofiarekin gertatzen den bezala, ezin ukatu giza existentziari estuki lotuak dauden auzien ulermen sakonago baten bila galbiltzala hein batean gu ere.

Zinemaz gozatu, elkarrizketaz ere, eta garrantzitsuak diren kontuetaz sakontasunez eta konpainia onean hausnartu. Ez zaigu okurritzen plan hoberik udazkeneko asteburuetarako.

Organiza: Jakinmin Filosofia Elkartea, con la colaboración de Kutxa Fundazioa.

Adina: + 18 urte

Hizkuntza: elebitan. Filmak bertsio originalean proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta elkarrizketan gazteleniaz edo euskeraz espresatu daiteke bakoitza, erosoen sentitzen dena.

Sartzea doan. Izena eman behar da. Izenemateak irailaren 13tik aurrera.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color