Nola egin maketa bat, gazteentzako tailerra Mugan taldearekin

- 2021/07/22(e)an argitaratuta
- #izanezberdin
- Berriak
- Musika
Kutxa Fundazioaren #izanezberdin agenda, 14 urtetik gorako nerabeei zuzenduta, gainezka dago urte bukaera arte. Igande honetan, Kutxa Kultur-en, parte-hartzaileek maketa bat egiten ikasi ahal izango dute: etxean abestiak grabatu eta muntatzeko behar den materiala erabiltzen ikasiko dute; saio praktiko bat ere izango da.
Tailerra Kutxa Kultur Musikaren Mugan taldeak emango du, eta kontzertu akustikoa ere eskainiko du.
Mugan
• Pablo Zurutuza Irastorza
• Joseba Pastor García
• Eneritz Genua Prieto
• Markos Murua Barrenetxea
• Ander Murua Agiriano
• Enara Rodriguez Gonzalez
• Garazi Aranburu Etxebeste