k
u
l
t
u
r

“Hitzak Zaindari” proiektua abian da

compartir


Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Gipuzkoan egingo da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako. Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.

Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.

ERAKUSKETA KUTXA KULTUR TERRAZAN (Tabakalera, 4. solairua), uztailaren 6tik irailaren 2ra.

Informazio gehiaho prentsa-oharrean

#Hitzak zaindari

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color