Zatoz Kutxa Kultur-era, eta DONOSTIA EZAGUTU programan parte hartzen duten haurrak egiten ari diren maketa ikusi ahal izango duzu. Etxeko txikiei zuzendutako udako programa da, Kutxa Fundazioak Donostian antolatua, parte-hartzaileek hobeto ezagutu dezaten beren ingurunea, jolasa eta dibertimendua ikaskuntzarekin uztartzen dituen askotariko eskaintza zaindu baten bidez. Eskainitako jarduerek hiria eta horren historia aztertzen lagunduko dute, betiere begirunetik eta lagunartekotasunetik.
Elkarlaneko maketa bat da, KUTXA FUNDAZIOAk antolatutako DONOSTIA EZAGUTU programan parte hartzen duten haurrek ikasten ondo pasatzeko pentsatua, baita hiriari eta haren ondare historikoari buruzko ikuspegi sortzaileena erakuts diezaguten ere. Dr. Caminori esker egindako proiektua da: berak gidatuko gaitu historian zehar eta liburuek ezkutatzen dituzten sekretuak erakutsiko dizkigu.
IONHOA®ko Jone Lizarraldek egindako maketa. Diseinua artisauzkoa da, ez dago planoetan oinarrituta, argazkietan baizik, eta Donostia Ezagutu 2021 proiekturako espresuki marraztua dago. Adin txikiko baina sormen-gaitasun handiko artista hauekin gozatu eta ikastea opa dizuegu.
Eskerrak eman nahi dizkiogu JAKINMIN elkarteari, haurrei filosofia praktikatzen laguntzen dielako, elkarrizketaren testuinguruan argudioak ematen eta eskatzen, entzuten, errespetatzen, enpatia erakusten, norberaren irizpidearen bidez ideiak antolatu eta adierazten, hipotesiak formulatzen, aukera desberdinen aurrean hausnartzen, arazoak konpontze aldera irudimen morala erabiltzen eta ondorioak ateratzen ikas dezaten.