Erakusketa honetan 8 emakume argazkilari argentinar handiren lana, zenbaitean ezezaguna, erakutsiko da.
Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketak herrialde horretako argazkilaritzan zeharreko ibilbide bat proposatzen du, profesional entzutetsuen eskutik. Haietako zenbait aitzindariak izan ziren; beste batzuek, berriz, jardun guztiz independentea egin zuten. Guztiek osatzen dituzte Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak.
5 gune tematikotan dago antolatua erakusketa, eta bi belaunalditako argentinar emakume argazkilarien argazkiak biltzen ditu.
Komisarioak
María Laura Rosa eta Tamara García
2021eko ekainaren 18tik urriaren 12ra
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.
Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.
Kutxa Kultur ArteguneaAndre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia |