k
u
l
t
u
r

Cristobal Balenciaga Museoak udako programazioa areagotu du

compartir


Cristóbal Balenciaga Museoak, hamargarren urteurrenaren barruan, kultura- eta aisialdi-eskaintza bat proposatzen du, moda, musika, dantza eta gastronomiaren inguruan, efemeridea bisitari guztiekin eta, bereziki, hurbileneko ikusleekin ospatzeko.

Adibide bezala, Museoak musikako gaualdiak proposatzen ditu abuztuko ostiraletan, Kutxa Kultur Musika eta Katapulta Tour programako bandekin eta bakarlariekin, aire librean, kanpoko esparru paregabean, udako terraza batekin. Blanquita Carraquela, Martin de Marte, Ramona´s First Evil Boyfriend eta Sara Azurzak parte hartuko dute.

Eta Bárbara León, Fanny Alonso, Nahia Salaberria, Jon Alkain eta Itxaso Segués, Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaileak, museoan izango dira abuztuan, beraien proposamenak erakusteko eta saltzeko prestatutako gune batean. Jendearen eskura egongo dira, beraien sormen-teknikak eta -prozesuak erakusteko, eta ikusgarritasuna emango diete bai programari bai egoiliarrei.

Jarduera-egitaraua Uda 2021

Moda

Uztailaren 31 –abuztuaren 1a | RE_ (Bárbara León)
Abuztuaren 7a–8a | Fanny Alonso
Abuztuaren 14a– 15a | Nahia Salaberria
Abuztuaren 21a–22a | Ural (Jon Alkain)
Abuztuaren 28a–29a | NaturalKiller (Itxaso Segués)

Ordutegia: 11:00 -14:00 | 15:00-19:00

Musika

Abuztuaren 13a | Blanquita Carraquela
Abuztuaren 20a | Martin De Marte + Ramona’s First Evil Boyfriend
Abuztuaren 27a | Sara Azurza

Ordutegia: 19:30
Doan. Sarrera mugatua. Aurrez erreserba egin behar da
Cristóbal Balenciaga Museoa | T +34 943 008 840 | info@cristobalbalenciagamuseoa.com

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color