k
u
l
t
u
r

(Con)tacto. ‘Eli-two’-ren zuzeneko artea

compartir


Elixabet Perdiguero, artistikoki ‘Eli-two’ bezala ezaguna, modan aritzen da. Baina margoa ere adierazpide bat da harentzat. Hilabete honetan, (Con)tacto margolan-sailean zuzenean lan eginez ikusi ahal izango dugu Kutxa Kultur-en. Sail hau duela hilabete batzuk egiten hasi zen, eta gorputzaren komunikazioan, besarkada baten berotasunean eta ukimenaren leuntasunean oinarritzen da. Eskuzko teknikak (gouache, pastela, olioa, akrilikoa, arkatza…) eta teknika digitalak konbinatzen ditu.

+ informazioa

2021EKO EKAINAREN 1ETIK 29RA

Asteartea, ostirala eta larunbata | 16:30-19:30

Sarrera doan, leku-kopurua bete arte

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color