2021eko ekaina eta uztaila bitartean, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak ZientziaKutxa hitzaldi-zikloa programatu dute berriro.
Zientzialari ospetsuak, aldi berean komunikatzaile handiak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan eta Eureka! Zientzia Museoan izango dira, gaurkotasun zientifikoa edo interes soziala duten gaiei buruzko dibulgazio-hitzaldiak eskaintzeko.
Hitzaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz, aurrez aurrekoak izango dira, edukiera murriztuarekin eta aldez aurretik izena emanda; online ere jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Gene bidaiaria izenpean, gure muga fisiko eta mentaletatik haratago bidaiarazten gaituzten gai zientifikoen ingurukoa da aurtengo zikloa. Programak gure zientzialari abenturazaleenak omentzen ditu, eta profil bidaiaria eta esploratzailea duten hizlariak ekarriko ditu, mundua begi berriekin, begirada zientifiko berriarekin ikusteko.
- ekainak 2, 18:30, euskara
Pirinioak, mendien ikuskizun geologikoa
Asier Hilario, geologoa
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea, International Union of Geological Sciences
Lekua: Kutxa Kultur Plaza - ekainak 23, 18:30, euskara
XIXgarren mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu
Maria Intxaustegi, urpeko arkeologoa
UPV/EHU, Bark Europa, Alegria Expediciones, Ondaresub
Lekua: Kutxa Kultur Plaza - uztailak 7, 18:30, gaztelania
El cambio climático y los polos. Expediciones a los hielos
Jerónimo López, geologoa
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (UAM), Scientific Committee on Antarctic Research (SCAR)
Lekua: Kutxa Kultur Plaza - uztailak 28, 18:30, gaztelania
Astronomía para el desarrollo en África: un viaje de 15 años entre dos pasiones
Mirjana Povic, astrofisikoa
Ethiopian Space Science and Technology Institute (ESSTI), Andaluziako Astrofisika Institutua (IAA-CSIC)
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Informazio gehiago: Prentsa-oharra