k
u
l
t
u
r

Parte-hartzea gehitu egin da Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan

compartir


2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44. ediziora 1.675 lan aurkeztu dira guztira; horietatik 971 gaztelaniazko eleberria modalitatean, 643 gaztelaniazko poesian, 36 euskarazko poesian eta 25 euskarazko eleberrian.

Gehikuntza handi hori pandemiarekin jendeak ohi baino gehiago idatzi duelako izan da, argitaletxeek ere baieztatu duten zerbait; edizio honetako ezaugarri bat izan da parte hartzeko prozedura digital berria, eta horrek asko gehitu ditu jasotako lanak, batez ere atzerritik jasotakoak. Aurreko edizioarekin alderatuta, % 193 gehitu dira lanak, aurreko edizioan baino 1.103 lan gehiago.

Obren jatorriari dagokionez, Estatuko parte-hartzea % 61ekoa izan da, eta atzerriko herrialdeetakoa % 39koa; azken atal honetan aurreko edizioarekin alderatuta bi aldiz baino lan gehiago jaso dira. Estatu mailan, azken urteetako joerari jarraituz, Madrilgo Erkidegoa da ekarpen handiena egin duena (guztien % 14), eta ondoren Euskadi eta Andaluzia daude (% 9, hurrenez hurren). Horien atzetik daude Valentziako Erkidegoa (% 5), Gaztela eta Leon (% 2,5), Nafarroa (% 2) eta Galizia (% 2). Nabarmentzekoa da gero eta handiagoa dela Madrilgo Erkidegotik datozen obren eta gainerako erkidegoetatik datozenen arteko aldea; proportzionalki, erkidego guztiek bikoiztu egin dituzte beren partaidetza-datuak, eta batzuk hirukoiztu ere bai, hala nola Valentziako Erkidegoak, Nafarroak, Aragoik, Galiziak eta Kanariar Uharteek.

Atzerriko 38 herrialdek hartu dute parte aurten, lanen kopurua boskoiztu egin da, eta aipagarrienak herrialde gaztelaniadunak dira, hala nola Argentina, 146 lan nobela eta poesia artean, Mexiko (107), Kolonbia (84), Venezuela (50), Kuba (47) eta Txile (41).  Europako herrialdeetako obra-kopuruak ere gora egin du nabarmen: Frantziatik iritsi dira obra gehien (10), Erresuma Batutik (9) eta Alemaniatik (8).

Lan irabazleen aldarrikapena Irungo Udaletxean egingo da 2021eko irailaren 11n.

• Kontsultak: literatursariak@kutxa.eus

Azkenik, epaimahaikoek ospe handiko taldea osatzen dute lau modalitateetako bakoitzean eta guztietan:

Gaztelaniazko eleberria Euskarazko eleberria Gaztelaniazko olerkia Euskarazko olerkia
Fernando Marías
Luisa Etxenike
Manuel Vilas
Patricia Esteban
Jon Bilbao
Felipe Juaristi
Jon Martín
Joxe Mari Iturralde
Arantza Urretavizcaya
Jon Cortázar
Manuel Rico
Antonio Colinas
Raquel Lanseros
Lourdes Otaegi
Iñaki Aldekoa
Itxaro Borda

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color