k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur: Moda errealitate bihurtzen den tokia

compartir


Datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, San Telmo Museoan, 2021eko udaberri-udako Donostia Moda Jaialdiaren baitan, Kutxa Kultur Moda programan parte hartzen duten diseinatzaileek egindako lan batzuk erakutsiko dituzte pasarelan.

Aukera paregabea da Kutxa Fundazioak tokiko talentuaren, aniztasunaren, moda sektorean sormena profesionalizatzearen alde egiten duen apustua erakusteko. Horretarako, aholkularitza teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa eskaintzen die Kutxa Kulturrek diseinatzaileei, baita masterclassak, bezeroekiko topaketak, sustapena eta desfileak ere.

8 diseinatzailek beren bildumen zati bat erakutsiko dute desfile honetan, besteak beste, erakunde publiko eta pribatuen, sektoreko industriaren eta tokiko kultura-eragileen aurrean, ekonomia zirkularra sustatzeko, 0 km-ko sormenaren aldeko apustua eginez.

Kutxa Kultur Modak 2010az geroztik sektoreko beste eragile batzuekin lankidetza-sareak sortu nahi ditu, guztion artean balio-katea berrezartzen laguntzeko eta Gipuzkoa modaren erreferentzia bihurtzeko.

Hona hemen bere bildumen zati bat erakutsiko duten markak:

Maialen Porroy “EME by MEI


Arte ederren eta modaren mundutik abiatuta, EME by Mei-k diseinuaren eta artisautzaren hainbat eremu elkartu nahi ditu, esperientzia kontzeptual eta estetiko bateratua sortzeko. Inguruan dugun artean eta kulturan inspiratzen da, proposamen denboragabeak eginez eta eskuz egindako lanak baloratuz.

Nahia Salaberria

Urte batzuetako esperientziaren ondoren, batez ere jantzi eszenikoetan espezializatua, Nahia Salaberriak bide berri bati ekin dio bere marka sortuz, joera iragankorretatik eta Fast Fashionetik urrun. Denboraz kanpoko jantziak eta jantzi minimalistak diseinatzen eta sortzen ditu, material birziklatuak erabiliz.

 

 

Oihane Pardo “Amarenak”

Amarenak proiektuak, euskal jantzi tradizionalak modernizatu eta gure kultura modaren eta diseinuaren bidez berreskuratzeagatik ezaguna denak, kolorez eta baikortasunez betetako proposamenak erakutsiko dizkigu aurten San Telmoko pasarelan, uda honetan, bere #janztekoistorioak gozatzeko.

.

Itxaso Segués “Natural Killer”

Natural Killer bere sortzaileak moda eta kirolarekiko duen pasiotik sortzen da. Ariketa-mota desberdinetarako pentsatutako arropak biltzen dituen mundua, gorputzari eskularru gisa egokitzeko pentsatuak, kalitatezko materialetan eginak eta bilduma txikietan ekoitziak.

.

Sonia Cepa “Akukuna”

Modako patroigintza munduan ibilbide profesional luzea egin ondoren, gaur egun Akukunak formatu digitaleko ereduak diseinatzen ditu era askotako neurrietan, besteak beste, haurrak, emakumea, unisexa eta emakume kurbatua, edozein erabiltzailek edo joskintza zaleek etxean
egin ditzaten.

.

Fanny Alonso

Esentzia galdu gabe, oraingoan Fanny Alonsok Mujeres del Algodón izeneko unibertsoa ezagutzera gonbidatzen gaitu. Lihoa eta kotoia nagusi ditu bildumak. Gorputza libreki mugitzeko aukera ematen duten zuntz naturalak. Erosotasunean, ongizatean eta oversize estiloan oinarritutako piezak.

Elixabet Perdiguero “ELI-two”

Bilatu piezak modetatik haratago baloratuak izan daitezen, maitatuak, partekatuak, mailegatuak edo legatuak izan daitezen; hori da ELI-tworentzat edertasun iraunkorra. Objektu hutsaren kontzeptua birdefinitu nahi du, artearen, artisautzaren, diseinuaren, kalitatearen eta originaltasunaren bidez balioa eta esanahia emanez.

.

Jon Alkain “Ural”

Ural-ek arropetan ezarritako genero-baldintzak haustea proposatzen du, detaile edo arropak ez baitaude genero bati zuzenduta edo markatuta. Dena agertzen da nortasunez eta bitxikeriaz, eta kolore biziz transmititzen du, gorria eta urdina bezalakoez.

Gonbidapen sarrera batzuk zozketatuko dira @kutxakultur Instagramean

Parte hartzeko

📌 @kutxakultur-en jarraitzaile izan
📌 Aipatu (@xxxx) norekin joango zinatekeen

Parte hartu maiatzaren 7tik 12ra

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color