Kutxa Kultur prestalanetan ari da aire zabalean kultura-udaldiaz goza dezagun. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotzen du berriro, musika, dantza garaikidea, antzerkia … uztartuz Tabakalerako laugarren solairuan duen terrazan.
Kutxa Kultur tokian tokian sortzen ari den talentu amateurrarentzako plataforma da, eta proposamen dinamiko, fresko eta formatu berritzailea duena bizitzera gonbidatzen zaituztegu, konpainia onean eta giro lasaian, maiatzaren 29tik irailaren amaierara arte.
Kontzertuak, antzerkia, topaketak, elektro-saioak, dantza garaikidea, moda … eskaintza osoa eta kalitatezkoa da, eta, gainera, berrikuntzak ere baditu, hala nola Kutxa Kultur Musika 2021 banden aurkezpen-kontzertuak, Dock of The Bay jaialdiaren eskutik irrati eta dock live saioak, zinema-saioak, … Aire zabalean gozatzeko pentsatutako proposamena da, baina, eguraldia lagun ez bada, Kutxa Kultur Plazara eramango da.
Ia 60 ekitaldia, eta hasiera, maiatzaren 29an J. Largo-rekin izango da; Kutxa Kultur Musika 2021 programan dagoen talde honek zuzenean aurkeztuko du bere hurrengo lana “Pilas” ft. Eazy-G Lap Mobb osoarekin eta artista gonbidatuekin izango da kontzertuan. Estatu Batuetako Hip-Hop eta Trap soinuen eraginpean, bere funts artistikoa garatu du dotoretasun frantsesari lotutako estetikarekin. Barrak eta melodiak.
Programazio osoa webgune honetan argitaratuko da, baita sarrerak saltzeko estekak ere. Ekitaldien prezioak 3€ eta 15€ artekoak dira, programazioaren arabera. Sarrerak online (aukera gomendatua) eskuratu ahal izango dira, edo leihatilan (ekitaldia baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio-gunean, betiere online salmentan agortu ez badira).
Kutxa Kultur Gauak programak sartzeko arau eta segurtasun-neurri batzuk ezarri ditu bertaratzen direnek programazioaz bete-betean gozatu ahal izan dezaten: edukiera mugatua izango da; ekitaldira sartzea pixkanaka egingo da jende-pilaketak saihesteko (ezinbestekoa da txartelean adierazitako orduan joatea ekitaldi-eremura), eta abar.
Hala ere, Kutxa Kultur-etik #KulturaSegurua-ren alde egiten dugu, eta, beraz, COVID protokoloak ezarritako jarraibideei jarraituko diegu beti.
Programazioaren aurrerapena:
MAIATZA | ORDUA | EKITALDIA | KATEGORIA |
29 | 19:00 | J. Largo “Pilas” (Kutxa Kultur Musika 2021) | Dantza |
EKAINA | ORDUA | EKITALDIA | KATEGORIA |
3 | 19:00 | “Debut” Rosa Romero | Labo Uda | Dantza |
4 | 19:00 | “35 Huts” Esti Curiel | Antzerkia |
5 | 19:00 | Martín De Marte (Kutxa Kultur Musika 2021) | Musika |
9 | 17:30 | Radio en directo | Nuevos públicos “Plano secuencia” | Zinea/musika |
10 | 20:00 | Dock live! Caer, caer, caer | Zinea/musika |
11 | 17:00 | Radio en directo “El disco de tu vida” con Niño de Elche | Zinea/musika |
11 | 20:00 | Dock Live! «Desde la aleatoriedad» Aitor Etxebarria + Hannot Mintegia | Zinea/musika |
12 | 19:00 | Alos Quartet. 20 años | Musika |
18 | 19:00 | “Panpina” Erika Olaizola | Antzerkia |
19 | 19:00 | Mugan (Kutxa Kultur Musika 2021) | Musika |
20 | 19:00 | RO. “Athalase” diskoaren aurkezpena (Kutxa Kultur Musika 2019) | Musika |
24 | 19:00 | “Nekatutak” Antton Telleria | Antzerkia |
25 | 19:00 | “Tommy” Angela Millano | Labo Uda | Dantza |
27 | 19:00 | Cônvoi (Kutxa Kultur Musika 2020) | Musika |
UZTAILA | ORDUA | EKITALDIA | KATEGORIA |
1 | 20:00 | “Set” Paula Quintás-Traspediante | Labo Uda | Dantza |
2 | 20:00 | “Good sex Maritxu” Susana Soleto, Itxaso Quintana, Gurutze Beitia | Antzerkia |
3 | 20:00 | Ramona´s First Evil Boyfriend (Kutxa Kultur Musika 2021) | Musika |
4 | 20:00 | Gartxot “Hitzak eta haitzak” (Kutxa Kultur Musika 2019) | Musika |
8 | 20:00 | “Emakumeak” Node + “Miedo” Puy Barral | Labo Uda | Dantza |
9 | 20:00 | “I´m a real artist” Cía Teatro a La Boina | Antzerkia |
15 | 20:00 | “Hiru(3) bidean” Neri(h)ari-Miriam Perez Cazabon | Labo Uda | Dantza |
16 | 20:00 | “En la boca del lobo” Cecilia Paganini | Antzerkia |
17 | 20:00 | Blanquita Carraquela (Kutxa Kultur Musika 2021) | Musika |
18 | 20:00 | Impacto Vudú (Kutxa Kultur Musika 2020)_Bertan behera | Musika |
29 | 20:00 | One night at the golden bar. Alberto Cortés | Labo Uda | Dantza |
30 | 20:00 | Incorrectas. Demode Quartet | Antzerkia musikala |
31 | 20:00 | Sara Azurza (Kutxa Kultur Musika 2021) | Musika |
ABUZTUA | ORDUA | EKITALDIA | KATEGORIA |
1 | 20:30 | Egungo ikus-entzunezko joerak modan | Zinea |
5 | 20:00 | Fletan Dúo “Filete de panga” | Labo Uda | Dantza |
6 | 20:00 | Nomofobikak «Hackerrak» | Antzerkia |
7 | 19:00 | Jamrock Sunset: Eira+King Konsul+Lagata DJ+Revolutionary Brothers | Musika |
12 | 20:00 | Omago (bertan behera) | Musika |
13 | 20:00 | Saia Goait | Musika |
14 | 20:00 | Aigory | Musika |
20 | 20:00 | “El síndrome del aguacate” Sergio Arrospide | Bakarrizketa |
21 | 20:00 | Musikeler. Iyoko Brass Quintet | Musika Hamabostaldia | Musika |
22 | 20:00 | Musikeler. TRIQ | Musika Hamabostaldia | Musika |
26 | 20:00 | “Tránsito” Trazados de Laboratorio | Labo Uda | Dantza |
27 | 20:00 | Antía Muíño | Musika |
29 | 20:00 | George Palmer | Musika |
30 | 20:00 | K Sariak | aurkezpena + laburmetraiak | Zinea |
IRAILA | ORDUA | EKITALDIA | KATEGORIA |
4 | 20:00 | Dantz Festibala “Manci + Atodamadre” | Musika |
9 | 20:30 | Il planeta azzurro – Planeta urdina | Zinea |
11 | 19:00 | Jamrock Sunset #2 | Musika |
12 | 20:00 | Garbayo | Musika |
17 | 20:00 | Plágaros | Musika |
18 | 20:00 | Venturi | Musika |
25 | 20:00 | Noir Socha | Musika |
26 | 20:00 | Urban Brahms | Nima Sarkechik + Jone Lizarralde | Musika |
Kutxa Kultur Gauak programa, besteak beste, Jazzaldiaren, Donostiako Musika Hamabostaldiaren, Euskadiko Filmategiaren, EQZEren eta Tabakaleraren laguntzarekin egiten da, eta Keler eta Merkabugati-ren babesarekin.