Emozioak jolas sortzailearen bidez lantzeko tailerra, Alkimiaren eskutik; Porrutata, antzerki-ikuskizuna Demoderekin; ehun-estanpazioa, elementu naturalekin, Ane Baztarrikaren eskutik; txikienen zentzumenak pizteko musika-proposamena; zineko soinu-efektuei buruzko tailerra edo abesti bat egiten ikasteko tailerra. Hauek dira Gaztedi proposamen batzuk, guztiak doakoak familian egiteko. Izena emateko epea zabalik dago.