k
u
l
t
u
r

Xakean hasteko ikastaroak ikasleentzat

compartir


Nork har dezake parte? Ikastetxearen bidez izena eman duten LEHEN MAILAKO IRAKASKUNTZAko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat dira ikastaro hauek. Ikastetxe bakoitzak gehienez ere aipatu mailetako sei talde inskriba dezake, beti ere taldeak gutxienez hamabi eta gehienez hogei lagunekoak badira.

Egunak: Antolatutako ikastaro bakoitzak 15 aste iraungo du eta astean ordubetez emango da eskola orduz kanpo (astelehenetik ostiralera).

Instalazioa eta beharrezko materiala: Ikastetxeek beren instalazioak erabiliko dituzte, baita beren xake taula, pieza eta planilak ere. Material hori ikastetxe bakoitzak jarri beharko duenez gero, komeniko litzateke ikastetxeak urtero xakerako behar duen materiala aurreikustea (xake taulak, piezak, hormako xake taulak, erlojuak…).

Izena emateko epea: urtarrilaren 31 arte. Irakasleak: Gipuzkoako Xake Federazioa izango da irakatsiko denaren arduraduna eta ikastetxeetara irakasle egokiak igorriko ditu.

Argibide gehiago behar izanez gero, deitu:

Gipuzkoako Xake Federaziora 
943474604 telefono zenbakira
E-Mail: xake@fgajedrez.org

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color