k
u
l
t
u
r

XLIV. Ikasketa Amaierako Kutxa Sarien banaketa | bideoa

  • 2020/12/21(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Abenduaren 28an, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2019-2020 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak egin zen. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 44. ediziora iritsiko dena.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

108 ikaslek (59 neska eta 49 mutil) jasoko zituzten Ikasketa Amaierako Sariak; Gipuzkoako campusetako Fakultate, Unibertsitate Eskola eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan unibertsitate-ikasketak edo Gipuzkoako Lanbide Heziketako Zentroetan goi mailako ikasketak bukatzean, graduko edo zikloko espediente akademikorik onenak lortu zituzten ikasleak saritu eta omentzeko. Gazteek hautatutako ibilbide profesionalean bidelagun izateko asmoa dute sari hauek.

Sariak banatzeko ekitaldia Online egin zen aurten. Hemen duzu bideoa:

Prentsa-oharra

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color