Bizitzak, gure planetak eta unibertsoak misterio asko ezkutatzen dituzte. Ezagutu nahi dituzu? Zer esan nahi du hobeto pentsatzeak? Zertarako balio dit nire pentsamendu-trebetasunak garatzeak? Kutxa Kultur-ek doako bi jarduera eskaintzen ditu filosofiari buruz: alde batetik, Filosofia Jaialdia, lantegiak, bertso saio filosofikoa eta mahai-ingurua, haur, #izanezberdin gazte eta helduentzat; eta, bestetik, Filosofia, haurrrentzat. ‘Pentsatuz ikertu’ tailerra, sei saio haurrentzat eta tailer bat gurasoentzat. Urtarrilean egin arren, izena emateko epea zabalik dute.
Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia |
Noiz: 2021eko urtarrilaren 3a, igandea Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia Doako izen-ematea Programa: 11:00 | Haur eta familientzako tailerrak. Hizkuntza: euskara. |
Filosofia haurrentzat | “Pentsatuz ikertu” tailerra |
Non: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua) Noiz: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:
Ordutegia: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30 Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da ere. |