k
u
l
t
u
r

Platina. Nagore Amenabarro

  • 2020/11/20(e)an argitaratuta
  • Artea

compartir


Nagore Amenabarro artistaren Platina erakusketarekin jartzen da martxan Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren Artea abian proiektua.

Artea abian ekimenaren bitartez, San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak laguntza eta babesa eskaini nahi diete, beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan egonik, beren obraren aurkezpen monografiko bati heltzeko behar adinako esperientzia duten artistei. Helburu nagusia zera da, artista horiei gune instituzional batean edo museo batean lehen erakusketa indibidual bat egiteko aukera ematea, arte plastikoen eta ikusmen-arteen testuinguruan nabari den premia bati erantzun bat eman nahian, artisten erakusketetarako guneak eta aukerak abian jarriz.

Nagore Amenabarro izan da Artea Abianen lehen edizioko hautatutako artista.

Platina. Nagore Amenabarro
2020ko azaroaren 21etik 2021eko otsailaren 7ra
Lekua: San Telmo Museoa (Laborategia aretoa). Donostia / San Sebastián
Sartzea dohainik

Bisita gidatuak
Nagore Amenabarro artistak bi bisita eskainiko ditu:
Abenduak 15, asteartea: 18:00, euskaraz | 18:45, gaztelaniaz
Doakoak izango dira eta aurretiaz erreserba egin behar da museoaren webgunean

Nagore Amenabarro

Arte Ederretako ikasketak 2009an amaitu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pariseko École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en Erasmus beka jaso ondoren. Geroztik hainbat egonaldi artistikotan egon da, Austria, Turkia edo Hego Korean, adibidez.

Bere lanek bertako zein nazioarteko erakusketetan parte hartu dute. Bakarkako erakusketen artean aipagarriak: Gemelas Juan Manuel Lumbreras galeria (Bilbo, 2018) eta Clástica Arizko Dorretxea (Basauri, 2017). Taldeko erakusketei dagokionez, aldiz, honakoak azpimarratzekoak: There are exactly four of them Cibrian galeria (Donostia, 2019), Glutinus Mundi Rekalde aretoa (Bilbo, 2018), Gipuzkoako Artista berriak Koldo Mitxelena kulturunea (Donostia, 2018), Le langage des fleurs et des choses muettes Kolet Goyhenetcherekin erakusketa Baionako Arte eskolan (Baiona, 2018), 34.BMW pintura saria Casa de Vacas (Madril, 2019).

Susana Soto, Nagore Amenabarro, Ane Abalde, Eneko Goia

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color