k
u
l
t
u
r

Larunbatean Donostia Hiriko Kutxa 55. literatura-lehiaketako Sariak emango dira

compartir


Larunbat honetan, 19:00etatik aurrera Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den galan, eta Maitena Salinas kazetariak aurkeztuta, Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, 55. edizioan, banatzeko ekitaldia izango da.

Markel Hernández, Vivir de alquiler lanarekin (gaztelaniazko antzerkia), Maialen Díaz Herri hura lanarekin (euskarazko antzerkia), Rubén Abella, Quince llamadas perdidas lanarekin (gaztelaniazko kontakizun-liburua) eta Mikel Ayllon, Zoriontsuak izatea aukeratu genuen lanarekin (euskarazko kontakizun-liburua), edizio honetako irabazleak dira.

Sari banaketaz gain, ikusleek ¿Cómo hemos llegado a esto? antzezlana ikusi ahal izango dute Erre produkzioak antzerki-taldearen eskutik.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color