k
u
l
t
u
r

Jakin-mina 2020-2021 deialdia zabalik

compartir


Jakin-minak DBH 4. mailako gazteen ezagutza zabaltzea du helburu, haien interesa piztea, eta horretarako, adituen eskutik, gai anitzez osatutako bost hitzaldiko ziklo batean parte hartzeko aukera ematen die.

2011n hasi zirenetik, EAEko eta Nafarroako 3.000 ikasle pasatxok hartu dute parte proiektu honetan.

Pandemiaren ondorioz planteamendu berri bat aurkezten da aurten. Programatutako hitzaldiak bertatik bertara eskaintzeaz gain, telematikoki ere jarraitu ahal izango dira. Horretarako bidelagun du Jakiundek Kutxa Fundazioa, bi erakundeen arteko hitzarmenaren bitartez, ikasleek hitzaldiak modu presentzialean nahiz online jarraitzeko aukera izango dutelako, taldetan txandakatuz.

Jakin-mina 2020-2021 egitasmoan parte hartzeko deialdia jada iritsi da ikastetxeetara, eta ikastetxeen esku dago egitarauak ikasleei aurkeztu eta interesa dutenen gazteen inskripzioa egitea.

Izena emateko epea zabalik egondo da azaroaren 8ra arte.


Prentsa-oharra

Informazio gehiago: jakiunde.eus

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color