Hiru mahai-inguru egingo dira hurrengo asteetan Euskaraldia ariketa sozialaren harira antolatutako egitarauaren barruan. Euskaraldiak eta Kutxa Fundazioak antolatutako mahai-inguruetan euskarak gizarteko eremu ezberdinetan duen presentziaren argazkia egin nahi da, hizkuntza ohiturek eremu bakoitzean duten garrantzia aztertuz eta inertziak apurtzeko gakoak identifikatzeko helburuarekin.
Hizkuntza ohiturak eta euskararen erabilera dira Euskaraldiaren lehengai nagusiak eta hauek dira solasaldietan aztertuko diren gaiak, hiru eremu zehatzetan: arlo sozioekonomikoa, musika eta gazteek sare sozialekin duten harremanetan. Mahai-inguru bakoitzean lantzen den arloarekin harreman zuzena duten pertsonak izango dira hizlari, kazetari batek gidatutako saioan.
Ondokoak dira mahai-inguruen data eta izenburuak, baita bertan parte hartuko duten kideen izenak:
Azaroak 23: Hizkuntza hautua sare sozialen garaian |
Moderatzailea: Gaizka Izagirre (Gaztezuloko Zuzendaria eta Ikus-entzunezkoetan aditua).
Solaskideak:
- Aiora Mujika (Youtuberra)
- Iruñe Astitz (Diziplina anitzeko artista)
- Alex Padilla (Gazteako Sare Sozialen Arduraduna)
Azaroak 25: Musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo |
Moderatzailea: Leire Palacios (Kultur eragilea eta PuntuEUS-eko proiektu arduraduna)
Solaskideak:
- Rafa Rueda
- Alex Sardui
- Maria Rivero
Abenduak 1: Arlo Sozioekonomikoaren hizkuntza (k) |
Moderatzailea: Maite Artola (Kazetaria)
Solaskideak:
- Naiara Goia (Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko Zuzendaria)
- Mari Jose Aranguren (Orkestra, Lehiakortasun Euskal Institutuko Zuzendaria)
- Aritz Otxandiano (Fagor Taldeko Berrikuntza Sozialeko Arduraduna)
Solasaldi guztiak Donostiako Tabakalera zentroan dagoen Kutxa Kultur Plazan izango dira, arratsaldez, 19,00etatik aurrera. Solasaldiak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da.
Aforo mugatua. Izena emateko: euskaraldia.eus/solasguneak
Aretoaren aforoa mugatua dago eta izena eman beharra dago aurrez https://euskaraldia.eus/solasguneak orrialdean izena emanda. Gainera, EiTB.eus-ek solasaldiak streaming bidez eskainiko ditu internet bidez jarraitu ahal izateko. Eitb.eus atarian eta Euskaraldiaren webgunean egongo dira ikusgai mahai-inguruak.