k
u
l
t
u
r

Gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen deialdia 2021

  • 2020/11/04(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzak eskatzeko seigarren deialdi irekia egin du gaur Kutxa Fundazioak; Gipuzkoan irabazi asmorik gabe dauden elkarte eta erakundeek 2021ean gauzatuko dituzten proiektuetarako da.

Kutxa Fundazioak, Covid-19aren krisiaren ondorioekin konprometituta, apirilean, ezohiko deialdi baten barruan, jada diru-laguntzak eman zizkien 10 ekimen solidariori, eta orain beste laguntza-deialdi bat jarri du abian.

Bihar, azaroak 5, goizeko 9:00etan irekiko da eskabideak aurkezteko epea, 2020ko abenduaren 10eko 14:00ak arte.

Aurreko edizioetan bezala, deialdi honen helburua honako eremu hauetan proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten erakunde eta entitateei laguntzea da: gizarteratzea eta bizikidetza, gizarte-ongizatea eta autonomia pertsonala sustatzea, zahartze aktiboa eta bakardadearen prebentzioa, genero-berdintasuna eta gizarte-ekitatea sustatzea, prestakuntza eta enplegagarritasuna, gizarte- eta ekonomia-garapen jasangarria eta trantsizio ekologiko bidezkoa, zientziaren sorkuntza eta zabalkundea, kulturaren sustapena, balioetan heztea, pentsamendu kritikoa sustatzea, eta euskararen sustapena.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Kutxa Fundazioaren webgunetik (https://kutxa.eus/eu/deialdien-ataria.html) sarbidea duen atari pribatu baten bidez.

Jasotzen dituen proiektuak ebaluatu ondoren, eta horretarako Fundazioaren estrategiaren oinarri diren printzipioekin bat datozenak positiboki baloratuko dituela iragarrita, Kutxa Fundazioak konpromisoa hartzen du emango dituen laguntzak martxoaren 2rako ebazteko.

Erakunde eta entitate eskatzaileek legez eratuta egon beharko dute, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eta Gipuzkoan errotuta egon behar dute egiaztatzeko moduan.

Deialdi honen oinarrietan –kutxa.eus webgunean daude eskuragarri- ezartzen dira laguntzak jaso ditzaketen proiektuen ezaugarriak, proposamenak baloratzeko irizpideak, baita laguntzak eskatzen dituzten erakunde eta elkarteak baloratzekoak ere.

Ahalik eta proiektu gehienetara zabaldu nahi ditu laguntzak Kutxa Fundazioak. Gutxi gorabeherako erreferentzia gisa, gehienez % 25eko laguntzak aurreikusten ditu 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektuetarako, eta gehienez % 75ekoak 50.000 eurotik beherako aurrekontua dutenetarako.

⇒ Oinarriak (pdf formatuan)

⇒ Aurkezteko epea: 2020ko azaroaren 5etik, 9:00etan, abenduaren 10ra (14:00ak arte)

⇒ Atari pribaturako sarbidea (eskuragarri aurkezteko epearen barruan)

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color