k
u
l
t
u
r

Zabalik dago Kutxa Kultur Musikako egonaldietarako epea

  • 2020/10/05(e)an argitaratuta
  • Musika

compartir


Aurreko edizioan, “Ido” Idoia Asurmendi abeslari gaztea, eta Siete C, Beste Urtaroak, Indian Feathers, Lemy River eta Cônvoi taldeak izan ziren partaide. Orain, berriz ere, Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko programa ireki du.

Zortzigarren edizio honetako deialdian Gipuzkoako edo Gipuzkoan bizi diren talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute. Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak.

Izena emateko epea urriaren 7tik azaroaren 6ra arte izango da.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color