Datorren larunbatetik aurrera Errenteriako Jantziaren Zentroan Kutxa Kultur Moda programako hamar diseinatzaile gipuzkoar egoiliarren lana ezagutzeko aukera izango da.
Diseinatzaile edo marka bakoitzak look edo osagarri propio bat jarriko du ikusgai Kapitain Etxearen beheko solairuan. Hamar proposamen berritzaile, ausart eta gazte ezagutzeko aukera Jantziaren Zentroan. Moda jasangarria da, independentea eta tokikoa, estilo pertsonal eta ausartarekin, sortzaileek eskuz egina.
Honakoak dira erakusketan parte hartuko duten diseinatzaileak: Elixabet Perdiguero “ELI-two”, Fanny Alonso, Maialen Apaolaza “Laza Clothing”, Maialen Porroy “EME”, Oihane Pardo “Amarenak”, Sonia Cepa “Akukuna”, Jon Alkain “Ural”, Itxaso Segués “Natural Killer”, Nahia Salaberria eta Bárbara León “Re_”.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
ITXASO SEGUÉS NATURAL KILLER |
ELIXABET PERDIGUERO ELI-TWO |
FANNY ALONSO | MAIALEN PORROY EME |
SONIA CEPA AKUKUNA |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
OIHANE PARDO AMARENAK |
JON ALKAIN URAL |
NAHIA SALABERRIA | MAIA APAOLAZA LAZA CLOTHING |
BARBARA LEON RE_ |
Diseinu horietako batzuk propio egin dira pasa den asteburuan Donostiako San Telmo museoan egin zen Kutxa Kultur Moda desfilerako, GdM Jaialdiaren barruan.
Kutxa Kultur Modak 2010etik bultzatzen du Gipuzkoan sortzen ari diren, amateur diren eta finkatze-fasean dauden diseinatzaileen profesionalizatzea. Programak ekonomia zirkularra sustatzen du, eta arreta berezia eskaintzen dio moda iraunkorrari eta kontsumo arduratsu eta bertakoari.
Kutxa Fundazioak Donostiako Tabakaleran du gune-lantegia, horretan prestakuntza tekniko eta ekonomikorako planak, networkinga eta zabalkunde ekintzak sustatzen dira.
Bigarren aldia da Kutxa Kultur Modako egoiliarrak Jantziaren Zentroan euren proposamena aurkezten dutena. Eurentzat ere apostu berezia da, beraien sorkuntzak desfileetan ikus daitezen egiten dituztelako eta ez areto batean ikusgai jartzeko.
Talentu gazte hauen lanez gozatu nahi duenak Jantziaren Zentroan egin dezake. Datak: Urriaren 31tik azaroaren 29ra Ordutegia: Larunbata 11:00 – 14:00 | 17:00 – 20:00 |