k
u
l
t
u
r

Kutxa Fundazioak Donostia Zinemaldiaren artxibo-proiektuan lagunduko du

compartir


Kutxa Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren testuinguruan.

Hitzarmen horri jarraikiz, Kutxa Fundazioaren Fototeka zabalean gordeta dauden eta kutxateka.eus webgunean kontsultatu daitezkeen argazkien artean Donostia Zinemaldiarekin zerikusia dutenak katalogatzeko konpromisoa hartzen du Zinemaldiak. Lankidetza-hitzarmen horri esker, Donostia Zinemaldiaren artxiboan gordetako argazki-funtsa berreskuratu, kontserbatu eta katalogatzeko zereginei ekin ahal izango zaie. Bi lan-ildo horien bidez, Zinemaldiaren memoria bisuala sakonkiago ezagutu ahalko da, argazki-ondare garrantzitsu hori behar bezala kontserbatu eta zabalduko dela bermatzeaz gain.

Lankidetza horren ondorioz, halaber, Kutxa Kultur Plazan −Tabakaleran kokatutako erakusketagunean− argazki-erakusketa bat egingo da urtero. Lehenengo erakusketa 2020ko abenduan izango da, eta Zinemaldiaren artxiboari buruzko ikerketetan oinarritutako azterketa-kasuetako bat aurkeztuko da bertan.

Lankidetza hori bat dator Kutxa Fundazioak Gipuzkoako ondarearen balioa nabarmentzeko garatzen duen lan-ildoarekin, eta arreta berezia jartzen du dokumentu-ondare fotografikoan. Kutxa Fundazioak ia 50 urte darama argazki-ondarea kontserbatzen eta hedatzen, bere Fototekaren bidez. Fundazioaren Fototekak milioi eta erdi argazki-objektu −gehienak Gipuzkoarekin lotuak− inguru ditu gordeta.

Zinemaldia 70: historio posible guztiak

Zenbat istorio konta ditzake nazioarteko zinemaldi batek zazpi hamarkada funtzionatzen eman ondoren? Nola gogoratu ditzakegu, berriz ere, Donostia Zinemaldiari 1953an sortu zenez geroztik itxura eman dioten alderdi zinematografiko, politiko, sozial eta pertsonal guztien oroimen eta aztarna materialak?

Donostia Zinemaldiak, EQZE Elías Querejeta Zine Eskolako ikerketa-departamentuarekin batera, Zinemaldia 70: historia posible guztiak (Z70) proiektua sortu du Zinemaldiaren artxibo bizi bat sortzeko. Proiektuaren lehen fasea 2022an amaituko da, Zinemaldiaren 70. urteurrenarekin batera. Ekimenak Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren, Euskadiko Filmategiaren eta Kutxa Fundazioaren laguntza izan du, baita Loterías y Apuestas del Estado konpainiaren babesa ere.

Z70 proiektuaren bidez, Zinemaldiak 1953az geroztik bere artxiboan gordetako funts dokumentalen garrantzia nabarmendu nahi da (gutunak, argazkiak, kritikak eta aipamenak egunkari eta aldizkarietan, liburuak). Proiektuaren jomuga nagusia Zinemaldiaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa eta eztabaida sortzea da, sorkuntza zinematografikoarekin eta pentsamendu garaikidearekin elkarrizketa kritikoak sortzeaz gainera.


  1. Alfred Hitchcock zinemagilea Donostian Vertigo filma aurkezten (1958)
    Argazkia: Paco Marí – Marín Funtsa
  2. Antonio de Zulueta Zinemaldiko zuzendaria eta Eva-Marie Saint Iparraldeko geltokian. Aktorea North by Northwest aurkeztera etorri zen eta film horrekin Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Alfred Hitchcockek (1959)
    Argazkia: Paco Marí – Marín Funtsa
  3. Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert Astoria zinema-aretoan Ama lur filma aurkeztu zuten egunean (1968)
    Argazkia: Arturo Delgado – Arturo Delgado Funtsa
  4. Fritz Lang (1970)
    Argazkia: Paco Marí – Marín Funtsa
  5. Elizabeth Taylor Una hora en la noche filmaren aurkezpenean (1973)
    Argazkia: Paco Marí – Marín Funtsa
  6. Pilar Miro Werther filmaren prentsaurrekoan (1986)
    Argazkia: Javier Gallego – Gallego Funtsa
  7. Williem Dafoe La última tentación de Cristo filmaren urtean (1988)
    Argazkia: Javier Gallego – Gallego Funtsa
  8. Roman Polanski Frenético filmaren aurkezpenean (1988)
    Argazkia: Javier Gallego – Gallego Funtsa
  9. John Waters Hairspray filmaren urtean (1988)
    Argazkia: Javier Gallego – Fondo Gallego
  10. Emma Suarez Contra el tiempo filmaren aurkezpenean (1990)
    Argazkia: Javier Gallego – Gallego Funtsa

Donostia Zinemaldia

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color