k
u
l
t
u
r

EGO-k bere udako topaketa aurkeztu du,

  • 2020/07/16(e)an argitaratuta
  • Musika

compartir


EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestrak, Kutxa Fundazioaren laguntza duela, gaur goizean bertan aurkeztu du udako topaketa, Rubén Gimeno zuzendari artistiko berriaren zuzendaritzapean.

Hain berezia den 2020ko uda honetan, EGOk entzuleentzako nahiz musikari gazteen prestakuntza orkestralerako eta garapenerako balio musikal eta interes handia duten bi programa aurkeztuko ditu. Horrela, lehen maila orkestraleko irakasleekin lan egingo dute, berriki taldearen zuzendari artistiko izendatua izan den Rubén Gimenoren gidaritzapean. Orkestrako kide gazteek, besteak beste, bereziki soinuari, artikulazioari, ozentasunaren orekari… lotutako alderdiak landuko dituzte.

Aurten, eta lehen aldiz, udako topaketa programa musikalari dagokion jarduna osatuko duten ekimenak ere izango ditu, PASSION FOR MUSIC izenekoak, Kutxa Kultur-ek antolatuta EGOren lankidetzarekin. Passion For Music eztabaida foro bat da streaming bidez emango dena, eta Rubén Gimeno (EGOko zuzendari artistikoa) eta bere anaia Gustavo Gimeno (egun Torontoko Orkestra Sinfonikoko eta Luxemburgoko Orkestra Filarmonikoko zuzendari titularra eta, hainbat urtez, Amsterdamgo Concertgebouw Orkestrako tinbal bakarlaria) izango ditu protagonista.

Gehiago irakurri

PASSION FOR MUSIC | Ruben eta Gustavo Gimeno irakasleekin elkarrizketak

 

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color