k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Musikako talde eta bakarlariak Chillida Lekun arituko dira

  • 2020/07/01(e)an argitaratuta
  • Musika

compartir


Artea, musika eta gastronomia batzen dira esperientzia sentsoriala eskaintzeko. Kutxa Kultur Musika programako talde eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute udako larunbatetan museoko lorategietan. Kutxa Kultur elkartearen lankidetzari eta Keler-en babesari esker, jendeak giro lasaian eta kanpoan ikusi ahal izango du musika. Hamaka batzuk jarriko ditu museoak parte-hartzaileen eskura, segurtasun-distantzia eroso eta lasaiago errespetatuko dela bermatzeko.

Uztaileko eta abuztuko larunbat guztietan (uztailaren 18an izan ezik), Chillida Lekuk ateak irekiko dizkie 19:00etan bertaratutakoei, kontzertua baino lehen (20:00an) museoa bisita dezaten. Kontzertuaren ondoren, Lurra Café-n afaldu ahal izango da. Bertan, tokiko, denboraldiko eta ekologiako produktuen karta eskaintzen da.

Egitaraua

Uztailak 4 | Serrulla
Uztailak 11 | Ro
Uztailak 25 | Gartxot Unsain (Raitx ordezten du)
Abuztua 1 | Ido “Ilun eta abar”
Abuztua 8 | Beste Urtaroak
Abuztua 15 | Indian Feathers
Abuztua 22 | Lemy River
Abuztua 29 | Siete C

Kontzerturako sarrerek 15 euroko balioa dute eta museoaren webgunean daude salgai: www.museochillidaleku.com.

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color