k
u
l
t
u
r

#izanezberdin Gazte Pikea | 12-17 urte artekoen gazteentzako instagram lehia

compartir


Kutxa Kultur-ek Triatloia Maite Dut egitasmoarekin bat egin du lehiaketa hau sortzeko. 12-17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua ekimena, kuadrillan goza dezaten eta dagozkien segurtasun neurriak errespetatuz.

#izanezberdin Gazte Pikea lehiaketa hiruko taldeak osatu eta lau erronka burutzean datza, abuztuko aste bakoitzeko bat. Erronkak astelehenetan argitaratuko dira instagram kontuan eta parte hartzaileek igandera bitarteko epea izango dute gauzatzeko. Erronketan denetarik jarduerak egin beharko dituzte gazteek, guztiak euskaraz.

Eta noski lehia dagoen tokian sariak ere egoten dira. Astero, beraz, hainbat sari banatuko dira, afariak, Eusko labeldun saskiak, kamisetak, baserria KM0 hanburgesak… Eta lau erronkak osatzen dituzten taldeek asteburu (gau bat) pasa bat irabazi dezakete Askizu aterpetxean (Getaria), 20 lagunentzat. Adingabeak izanik bi hezitzaile izango dira beraiekin.

+ INFORMAZIO GEHIAGO 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color