k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Gauak 2020 | egitaraua

compartir


Udaz gozarazteko prestatzen ari da Kutxa Kultur. Datorren ostiraletik, ekainaren 12tik, aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, arte eszeniko eta tokiko proposamenekin Zabaltzan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Kutxa Kultur-etik -musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… tokiko talentu amateurra sustatzeko plataformatik- Kutxa Kultur Gauak programan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekainaren 12tik irailera bitartean, 20:30etik aurrera (programan kontsulta daitekeen salbuespenen batekin), giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztiok, etor zaitezte Kutxa Kultur Gauak-era.

Kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festak, dantza garaikidea, tailerrak, moda, instagramer eta youtuber-en hitzaldiak, … kalitatezko eskaintza osoa eta betea, eta, gainera, nobedade edo berritasunekin; esate baterako, Kresala Zineklubaren eskutik zinema-zikloa uztailean, pandemiaren osteko zinemaren egungo egoeraz eztabaida sustatzeko asmoz antolatua; Mojo Workinen aldeko kontzertua uztailaren 3an; eta familientzako Mirabolâncias ekitaldia irailaren 12an, 12:00etan. Kutxa Kultur Gauak aire zabalean egiteko pentsatutako proposamena da, baina “B Plana” du; izan ere, eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia barruan egingo da, Kutxa Kultur Plazan.

Ia 50 ekitaldietako lehenengoa ostiral honetan Raitx-ek emango du, Kutxa Kultur Musikako abeslariak. Pop elektriko intimista Rakel Arenaza donostiarraren eskutik, “Abereek erantzungo balute” (autoeditatua) lana aurkeztuko duelarik; album honek sei pieza biltzen ditu, eta horietan bakardadeari, elkarrekiko zaintzari eta norberarekiko topaketari buruzko istorio bat kontatzen du.

Eta publiko gazteagoari zuzendutako eskaintza ere badugu izanezberdin programaren barruan. Izanezberdin Kutxa Fundazioaren ekimena da 14 eta 17 urte arteko gazteentzat, eta kolektibo honetan kultura-aisialdi aktiboa sustatzea du helburu. Publiko horrentzako ekitaldiak 19:00etan hasiko dira.

Kutxa Kultur Gauak programak sartzeko arauak eta segurtasun-neurri batzuk ezarri ditu bertaratzen direnek programazioaz lasai gozatu ahal izateko:

  • Edukiera mugatua izango da.
  • Sarrera 3€ kostako da (kontsumizioa barne, ekitaldira sartu orduko zerbitzatuko dena).
  • Izanezberdin eta Gaztedi ekitaldiak doakoak dira, baina aldez aurretik sarrera erreserbatu behar da.
  • Sarrera online (era gomendatua) eskuratu ahal izango da, edo leihatilan (ekitaldia baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio-gunean).
  • Ekitaldira sartzeko, sarrera formatu elektronikoan aurkeztu behar da.
  • Pertsona bakoitzeko 4 sarrera erosi ahal izango dira gehienez, eta batera erosi eta ekitaldira batera joaten direnei bakarrik ziurtatuko zaizkie ondoz ondoko eserlekuak.
  • Ekitaldira sartzea pixkanaka egingo da, jende-pilaketak saihesteko. Ezinbestekoa da sarrera-txartelean adierazitako orduan esparruan egotea.
  • Ondorengo kontsumoak WhatsApp bidez eskatuko dira, jarlekua adieraziz. Zerbitzariak aulkira eramango dio edaria, eta txartel bidez ordainduko du kontsumitzaileak.
  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
  • Behin ekitaldia amaituta, aretoko langileek emango dituzten jarraibideen zain egon beharko dute ikus-entzuleek beren eserlekuetan.

Hau da programazioa:

EKAINA  ORDUA EKITALDIA KATEGORIA
12 20:30 RAITX “Abereek erantzungo balute” diskaren aurkezpena MUSIKA
13 20:30 PHYSIS VERSUS NOMOS “Arraro nioenean” MUSIKA
19 20:30 IÑIGO SALINERO Monologoa “El vasco chino” ANTZERKIA
20 20:30 SARA MANSILLA “Talking to the Wall” MUSIKA
26 20:30 LABO GO 22 “WHITE TRANS” Work in progress. NODE DANTZA
27 19:00 KITADELPARE Street Music. #izanezberdin 14-17 urte MUSIKA

 

UZTAILA ORDUA EKITALDIA KATEGORIA
2 20:30 SIETE C “Ventanas hacia afuera” MUSIKA
3 20:30 MOJO WORKIN-EN ALDEKO JAIA MUSIKA
4 20:30 ASIER BERAMENDI MUSIKA
6 20:30 KRESALA ZINEKLUBA “A King in New York” ZINEA
10 20:30 Antzerki japoniarra “El Samurái caza pulgas”. AIKO ANTZERKIA
11 20:30 PRIMAS HERMANAS MUSIKA
13 20:30 KRESALA ZINEKLUBA “Sex, Lies and Videotape” ZINEA
17 20:30 LABO GO 23 “EMAKUMEAK” Dokumentala. NODE DANTZA
18 20:30 REVOLUTIONARY BROTHERS&Friends “JamRock Reggae SunSet” MUSIKA
20 20:30 KRESALA ZINEKLUBA “Upstream colour” ZINEA
23-24 20:30 JAZZALDIA MUSIKA FAMILIAN MUSIKA
25 20:30 ELEKTRONIKA DJ SAIOA-Alain Elektronische/Gorka Laspiur/Imanol Drunkat MUSIKA
31 20:30 “MATRIUSKA” Komedia. Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga ANTZERKIA

 

ABUZTUA ORDUA EKITALDIA KATEGORIA
1 20:30 LABO GO 24. NODE DANTZA
6 20:30 MUSIKA HAMABOSTALDIA: MUSIKELER_OREKA BOSKOTEA MUSIKA
7 20:30 LABO GO 25. NODE DANTZA
8 19:00 ORODRETH Beatbox+ CRAZY HOSPITAL Breakdance. #izanezberdin MUSIKA/DANTZA
13 20:30 MUSIKA HAMABOSTALDIA: MUSIKELER_KANTUA MUSIKA
14 20:30 ANDONI MUTILOA “Esnatu Naiz” Kabaret ANTZERKIA
15 20:30 FASHION FILM GAUAK: emanaldia eta mahai-ingurua MODA
20 20:30 MUSIKA HAMABOSTALDIA: MUSIKELER_ZILARRA QUINTET MUSIKA
21 20:30 DOS + HARRY BADEN MUSIKA
22 19:00 INVERT Freestyle. #izanezberdin 14-17 urte MUSIKA
28 20:30 DANTZ TERRACE – Vila XXX MUSIKA
29 20:30 DANTZ TERRACE – Sebastian Madd MUSIKA

 

IRAILA ORDUA EKITALDIA KATEGORIA
4 20:30 LABO GO 26. NODE DANTZA
5 20:30 VOODOO CHARMS  “Una noche de Voodoo & Roll” MUSIKA
11-12 20:30 TABAKALERA 5. URTEURRENA
13 12:00 “MIRABOLÂNCIAS” Brasilgo Musika Jokoak Estevao Marques-ekin GAZTEDI
17 20:30 IDO “Ilun eta abar” + J MARTINA MUSIKA
18 20:30 LABO GO 27. NODE DANTZA
19 20:30 LEMY RIVER + VENTURI MUSIKA
24 20:30 MATILDA ¿Te imaginas” MUSIKA
25 20:30 JAVIER MERINO Monologoa “Diálogos con mi barriga” ANTZERKIA
26 19:00 SHINTOMA rap + RASY SIMONE Dj. #izanezberdin 14-17 urte MUSIKA

Kutxa Kultur Gauak Keler eta Merkabugati-ren babesarekin egiten dira, eta Musika Hamabostaldia, Jazzaldia, Kresala ZineKluba, Lastour, Oso Polita eta Drunkat-en laguntzarekin.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color