k
u
l
t
u
r

Haurrentzako Kutxako Udalekuak martxan

compartir


DONOSTIA EZAGUTU haurrentzako programa bat da, aisialdi hezitzailea sustatzen duena eta kultura, jasangarritasuna, ingurumena, zientzia eta elkartasuna txertatzen dituena beren jardueretan, ohitura osasungarriak sustatzeaz gain.

Aurten, COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, gure udalekuak haurren beharretara eta egoera berri honetara egokitu ditugu eta izen-emateak ostiral honetan, ekainak 12an, irekiko dira.

Pandemiaren ondoren sortutako egoera berria dela eta, Donostia ezagutu uztailean eta hamabostaldiro egingo da Kutxa Kultur egoitzan, Tabakalerako 4. Solairuan eta inguruetan ere. Bereziki emozioak landuko ditu. Konfinamenduak emozio desberdinak eragin dizkie haur askori, hala nola, antsietatea, estresa eta ziurgabetasuna, ikastetxeak itxi ondoren, eskolaz kanpokoak bertan behera geratu direlako edo lagunekin jolasteko ezintasunagatik, eta inoiz baino gehiago behar dute normaltasuna berreskuratzeko.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color