k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Artegunea aurrera zabalik

compartir


Kutxa Kultur Artegunea erakusketa-aretoak ekainaren 2an irekiko ditu ateak Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketarekin. Urriaren 12ra arte izango da ikusgai. Euskal artista polifazetiko honen begirada fotografikoa ezagutzeko aukera paregabea dago, Peio Agirrek komisariatutako erakusketa honen bidez.

Irekitzeko, edukiera murriztu beharko da, agintariek COVID-19 delakoaren aurrean ezarritako neurriak betez.

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, eta artean, bere diziplinartekotasun guztian, erakutsi zuen heterogeneotasun berbera agertzen da baliabide teknikoaren aniztasunean. Hirurogei urte baino gehiagoan irudi teknikoarekiko izan zuen kezka horren emaitza argazki-funts zabala da, formatu askotakoa, artistak bizitzan zehar metaturikoa. Erakusketa honetan asmo nagusia ikusleari artista-begirada erakustea da, baliabidearen erabilera anitz honen bidez.

Bestalde, Kubo-kutxa aretoak irailean ekingo dio bere jardunari, Juan Luis Goenagaren atzera begirakoarekin, Mikel Lertxundi dela komisarioa. Euskal margolari honen lehen atzera begirako handiak bere ibilbide osoko piezak bilduko ditu, paperean egindako lana bereziki nabarmenduz.

COVID-19aren krisiaren ondoriozko egoerarekin, Kutxa Fundazioko Arte Sailak Jose Ramon Amondarainen atzera begirakoa 2021era atzeratzea erabaki du. Francisco Javier San Martín komisario duen atzera begirako honek euskal artista garrantzitsu honen ibilbide luzea erakutsiko du ikuspegi ezberdin batetik, artista bere ibilbidearen hasieratik lantzen ari den hiru dimentsioko lana lehen planoan jarriz. Erakusketak artista honen lan-metodologia eta iturriak ere erakutsiko ditu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color